XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi ekintza nagusi nabarmentzen dira denen gainetik.

Bata, 1981eko udazkenean egina eta, bestea, justu bi urte beranduago.

1981eko kanpaina Gabonetarako Irratia / Telebista Euskaraz zen.

Euskarazko Irratia eta Telebista lehenbailehen lortzeko eskariarekin 50.000 izen bildu zituen; hitzaldiak, manifestaldiak eta itxialdiak antolatu zituen.

Emandako hitza betetzea exigitzen zitzaion Eusko Jaurlaritzari, kalean eta prentsan.

Aipatu nahi dugun bigarren ekintza handia, 1983ko udazkenekoa da.

1983ko abuztuaren lauean Deian agertu zen ohartxo batek asaldatu zuen EHE.

Urtearen azken hiruhilekoan hasita, ETBko telegunkari bat erdaraz egingo zela, zioen albisteak.

Oporrak igaro ondoren, makineria osoa martxan jarri zuen EHEk ETBn erdararik ez kanpaina eratuz: prentsa-kanpaina inportantea eta, batez ere, urriaren 9an Durangotik ETBren Iurretako etxera manifestaldia.

Abenduaren 11n, korrikarekin batera Bilbon manifestaldi berri bat.

Eta azaroaren 26an beste manifestaldi bat, Donostian oraingoa.

Eztabaida eta errebindikapen-giroa udaletara zabaldu zen: ETBri txaloak jotzeko eta Telenorten ere euskara exigitzeko mozioak eginez.

Ekintza hauek denak, bere lekuan aztertuko ditugu.

Horien berri emateaz aski dugu orain.

2.1.2. Telebista euskaldunari buruzko filosofia
esanez hasten da talde honen txosten bat. Eta halaxe da.

Bera da, gainera, eta alde handiz izan ere, gai honetaz idazki-produkzio handiena duena.

Txosten luzetan barik, prentsa-artikuluetan zabaldu dute beren pentsaera EHEkoek.

Han eta hemen barreiaturik aurki ditzakegun pentsaera-hariekin osatuko dugu EHEren telebistari buruzko filosofiaren mataza.

a) Euskararen normalizazioaren funtzioan ulertzen du EHEk telebista.

Diglosia gainditzeko eta, beraz, euskararen normalizaziorako telebistak lehen mailako garrantzia du: telebista euskaraz edo euskara galdu.

Hil ala biziko arazoa da, beraz, euskarazko komunikabideen hau: (...).